XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Unamuno bizi zan etxe berean, tellatupeko ganbaran, Lekuonak pintore lan-toki ta eskola bait zuan eta bein baño geiagotan Unamuno.

Migeltxo mutillak Txango ordurako, txistulari zaharra (1875-81) ikusiko zuala, nai ta ez.

Garai artako gizonik jakintsu ta ikasienak beren paper, idazlan eta liburuetan Txango goratu dute.

Emiliano Arriaga`k berri ugarienak zabaldu zituan eta iturri ortatik edan dute geroztik etorri diran idazlariek.

Ark aitatzen dizkigu, Txango`k Korpus Zortziurrenean ematen zituan joaldi biurriak: zortziko, minuetto, sonatina ta gañerako guziak (l) Batik bat Su-dantza berak asmatua.

Labairu Jaime historiagillearen iritziz: el màs famoso de los chistularis conocidos izan zan.

Uriarte apaizak hori bera aitortzen du kaleetatik zijoala bai dantzarako eta bai konzierto bezela eman oi zituan joaldiaz.

Bilbotar gazteak atzetik ziojoazkien biribilketa ta kalejiretan.

Txango ez zan ari izan Bilbo`n bakarrik.

Bizkai`ko erri askotatik egin oi zien.

Tolosa`ko San Juan Festetara joatez gutxitan utsegin zuan ulertu erraz danez.

Araba`ko Aramayo`n 1841 urtean izan zala ere ba-dakigu.

Ta 1848 garren urtean Madrid`en Isabel II erregiñaren aurrean, iñoren lotsik gabe txistu ta danboliña jotzea zala adierazten ba dizugute, aski da asmatzeko zeñen gora igo zan Txango`ren entzutea.

Garai artan nolako itxura zuan gure gizonak Anselmo Ginea`k egin zion irudiak azaltzen digu.

Neretzat, ez ba dut oker ikusten, oraingo Arsuaga tolosarrak, aren antza aundia dute aurpegi ta begitartean.

Eta arrigarria da tankera berdintsu batek nola diraun familia batean, urteen buruan, belaunez belaun.

Txango`k bere ilioba Rogaziano zeukan laguntzailletzat.

Bilbo`ko Udaletxeari ala eskatu zion eta onen baimena izan ta gero Tolosa`tik etorri arazi zuan.

Osaba baño gutxiago ez izateagatik illobari ere izengoitia jarri zioten: Sorgin Auskalo zergatik!.

Dakiguna da, Rogaziano Arsuaga, osaba ildakoan lehenengo maillara igo zala ta urte askotan Bilbo`ko txistulari nagusi izan zala.

Famila eder eta ugaria azi ta ezi zuala ere garbi dago.

Aren seme-alabak eta ondorengoan gaur ere oso sartu ta ezagunak dira Bilbo`ko gizartean.

Aztarren sendoa utzi dute.

Arsuaga jatorri ta deiturako beste tolosar bat Aita Luis Arsuaga eskolapioa, bertako ikastetxeko irakasle dago aspaldidanik eta beti oso gora altxatzen familiaren izena.